Kiba Lorazaintzan berdeguneen zainketa egiten dugu. 10 urteko eskarmentua dugu jardinen diseinuan, eraikuntzan eta mantenuan. Landareen, zuhaitzen, zuhaixken eta zelaien zikloak ezagutzea ezinbestekoa da mantenu on bat egin eta urte osoan jardinaz gozatu ahal izateko. Oro har, jardinaren mantentze-lanak udaberrian egin ohi dira, eta udan eta udazkenean, berriz, indartu. Neguan ere hainbat prestaketa-lan egin daitezke udaberriari begira.

Gure lan-eremua honako hau da: Donostialdea (Andoain, Aginaga, Astigarraga, Hernani, Donostia, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta, Usurbil, Zubieta), Urola Kosta (Aia, Aizarnazabal, Azpeitia, Azkoitia, Getaria, Beizama, Errezil, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia) eta Bidasoaldean, Hondarribia.